2011/08/05

Jai Herrikoien aldeko DEKALOGOA

BALDINTZA DUINAK ETA ERRESPETUA AUZETAKO JAI HERRIKOIENTZA


Donostiako auzoetako jai batzordeek koordinadoraren bidez honako eskaera luzatzen dugu urte osoan zehar modu boluntarioan egiten dugun lanak merezi duen errespetua eta babesa jaso ditzan:


    1.- Koordinadoraren barne aritzen garen jai batzordeek administrazioari eskua luzatzen diogu benetako elkarrizketa eraikitzailea martxan jartzeko. Hau eraginkorra izan dadin, udalean batzorde iraunkor baten sorrera eskatzen dugu, non koordinadorak guztiak ordezkatuko gaituen,parte hartze sistema bultzatuz.


    2.- Auzoetako jaiak gure ondare kulturala dira. Beraz, administrazio mailan ere horrela kontuan hartuak izan daitezela aldarrikatzen dugu.


    3.- Iniziatiba herrikoiek administrazioaren aldetik babesa eta errespetua izatea.


    4.- Maila administratiboaren bidez oztopoak jartzeari utzi diezaiotela eskatzen dugu!


    5.- Auzoetako jai egunetan ORDUTEGI BEREZIAK (zabalagoak) finkatzea eskatzen dugu.


    6.- Diru laguntzen murrizketekin amaitzea (2008ko kopuruetara gutxienez itzuliz).


    7.- Auzo bakoitzean bere festetako ikur edo pertsonaiek merezi duten errekonozimendua egunez egun izan dezatela.


    8. – Jaiak antolatzeko eskubidea ukatua duten jaiei, hau berriz ere ematea zilegitasun osoko jai batzordeak direlako.


Guztion borrokaz lortuko dugu!

Gora jai herrikoi eta parte hartzaileak!!!

No hay comentarios: