2008/06/23

Gero eta egun gutxiago Porrontxotarako!

Konturatu al zarete? 80 egun baino gutxiago falta dira!
Batzuk entrenatzen hasi dira, larunbatean hernanin, astelehenean ere...

2008/06/18

Xinku Otabardin


igandean Otabardin bazkaria egin genuen xinkutarrek. Kortsikan ez geundenak eta astelehenik ez genuenak han izan ginan...
egun ederra pasa genuen! ea errepikatzen dugun.
eskerrik asko Larra!

2008/06/13

Xiban ere Oihani eta Nuri gogoan


Igandean Usurbilen Xiba izan zen, Egiako taldea laugarren gelditu zen! (Bran-i esker...)
Ederki ibili ziren gure taldekideak, aupa Egia!

2008/06/05

Harriet Agirre Gartziaren “Pausoak” poemaren bideoa
herriraplataforma.blogspot.com
ERNAIren eskutik Presoen bihotza gazteon ahotan
Herrira Plataformaren dinamikarekin jarraituz Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteak errezitaldia antolatu du presoen kultur lanak plazaratzeko.
Gaur egungo espetxe politikak presoen eskubideak urratzen ditu; hauen artean kultura eskubidea. Ziegako lau hormetatik haratago, asko eta asko dira euren sormena lanean jarri eta Euskal Herriko literatura egitendutenak. Hauen adierazle dugu urtero argitaratzen den Ataramiñe, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa.
Tresna honetaz baliatuz Ernaik errezitaldia egin du “presoen bihotza gazteon ahotan” lemapean. Ataramiñetik lan batzuk aukeratu eta ikusentzunezko emanaldia helarazi diote auzoari.
http://www.bideoak.info/?p=256

Oihani, Nuri, Mikel, Harriet eta Balda Egiara!!!

Egian nahi zaituztegu!
porrontxotan nahi zaituztegu!

ongietorri xinkutarra!

hemen duzu gure bloga!
eta lehen mezua!