2012/05/14

LIP DUB EGIA



Beno, hor doa!
Zabaldu zuen inguruan eta gozatu!

ZORIONAK DENOI!!!

Egiako Lip-Dub

2012/02/14

ETXEBIZITZEN DESJABETZA, KALERATZEAK...NOLA AURRE EGIN?


Kaixo!

Bihar Egia Kultur etxean, arratsaldeko 19'30tan, hitzaldi interesgarria ETXEBIZITZAren arazoaren inguruan.

Hizlariak: Kepasakonlakasa, Stop Desahucios-Gipuzkoa-

Antolatzailea:Egia Bizirik

ZABALDU ETA PARTE HARTU!!!!

2011/08/22

AuRtenGO MoZOrroA

Hiru aste terdi Porrontxoetako... badatozelaaaaaaaa!!!

Ze peña? Aurtengo Porrontxoetako mozorroari buelta batzuk eman beharko dizkiogu ezta? Oraingoz bi ekarpen egon dira bakarrik: Alaitzena eta Susanarena.

Hurrengo astelehenean laburmetrairako biltzen geanen artean bilera data bat jartzea zer iruditzen? Gainera boletoak nik dauzkat eta bide batez emango nizkizueke.

Datorren Porrontxoetako bilera irailaren 1ean dela uste det. Ez dakit komeni zaigun lehenago edo ondoren geratzea (bilera horretan, lanen banaketa egingo baita). Beno esan bezala hurrengo astelehenean (hilak 29) elkartzen garenen artean proposamen bat ingo dugu, hala ere, aurtengo mozorroarekin eragin buruari!!!


Gora Xinku!!!
Harriet gurekin nahi dugu!!!

Abordaia 2011

Aurtengo abordaia izugarria izan da. Gora Piratak! Hala ere ez dugu uretan argazkirik kamara Kontxan bertan galdu genuelako, ooooooooooo... oraindik esparantzak dauzkagu Pirata jatorren bat topatu izana eta gure eskuetara iristea, jejje. Bestela, parrandako argazkik ostegun honetarako izango ditugu. Beldurraaaaaaaaaaaaaaaa!!!

Gora Abordaia!!!

2011/08/10

Sudurpuntan Ikusentzunezko lagunketa



SinTotxa mugimenduak babestutako ekimen berria!!!
Ikusi SPOT-a

2011/08/05

Jai Herrikoien aldeko DEKALOGOA

BALDINTZA DUINAK ETA ERRESPETUA AUZETAKO JAI HERRIKOIENTZA


Donostiako auzoetako jai batzordeek koordinadoraren bidez honako eskaera luzatzen dugu urte osoan zehar modu boluntarioan egiten dugun lanak merezi duen errespetua eta babesa jaso ditzan:


    1.- Koordinadoraren barne aritzen garen jai batzordeek administrazioari eskua luzatzen diogu benetako elkarrizketa eraikitzailea martxan jartzeko. Hau eraginkorra izan dadin, udalean batzorde iraunkor baten sorrera eskatzen dugu, non koordinadorak guztiak ordezkatuko gaituen,parte hartze sistema bultzatuz.


    2.- Auzoetako jaiak gure ondare kulturala dira. Beraz, administrazio mailan ere horrela kontuan hartuak izan daitezela aldarrikatzen dugu.


    3.- Iniziatiba herrikoiek administrazioaren aldetik babesa eta errespetua izatea.


    4.- Maila administratiboaren bidez oztopoak jartzeari utzi diezaiotela eskatzen dugu!


    5.- Auzoetako jai egunetan ORDUTEGI BEREZIAK (zabalagoak) finkatzea eskatzen dugu.


    6.- Diru laguntzen murrizketekin amaitzea (2008ko kopuruetara gutxienez itzuliz).


    7.- Auzo bakoitzean bere festetako ikur edo pertsonaiek merezi duten errekonozimendua egunez egun izan dezatela.


    8. – Jaiak antolatzeko eskubidea ukatua duten jaiei, hau berriz ere ematea zilegitasun osoko jai batzordeak direlako.


Guztion borrokaz lortuko dugu!

Gora jai herrikoi eta parte hartzaileak!!!