2010/06/23

Porrontxoak Prentsan - UTZI ZURE KOMENTARIOA ETA ZABALDU!!"


Porrontxoak Diario de Noticias-en


Komentatu berria, eta horrela lortuko dugu eskubian agertzen den menuan "lo+comentado" ahalik eta gorena agertzea, eta emango diogu oiartzuna gure jaiei.
Eskatuko dizue email, ta contraseña Emaila jarri behar duzue benetazko bat, eta kontraseña, asmatzen dezuten bat eta lixto.

GORA PORRONTXO JAIAK!!!



Aurtengo Porrontxo jaiak "bai ala bai" egingo ditugu

http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2010-06-23/p00005001/?Hautagaitza_bultzatzen_ari_dira_eta_auzo_oso_bat_festarik_gabe_utzi_nahi_dute?.htm

2010/06/22

Sarriegi Egiatarra!

Sarriegi ere Porrontxo Jaien alde!

2010/06/11

DENOK ANOETARA PORRONTXOEKIN!!!




PORRONTXOEN ALDEKO SALAKETA ANOETAN !!!!!

Badakizuen bezala, igande honetan Errealak bere igoera jokatzen du.

Beraz,aproposa iruditu zaigu egun honetan PORRONTXO-en  bizirautea aldarrikatzea.


BILKURARAKO DEIALDIA EGITEN DIZUEGU !!!


Arratsaldeko 17:00tan. Aitor Zabaletaren monolitoan.(Anoeta)

BLUSAK JANTZI TA DANOK ALDARRIKATZERA !!!



2010/06/07

SUDUR OKERRAK EDO MOVIMIENTO SIN TOTXA‏



PORRONTXO JAIAK 2010

 

Ez da ez batere berri ona gaur, hemen elkartu gaituena! Hala ere edozein krisi egoeratik bezala aldaketa bat badatorrela ondorio argia da; ez da ahaztu behar noizean behin etxearen zimenduak berrikusi behar direla. Oraingo honetan kanpotik datorren eraso batek abiarazi du ezinbestean azterketa hori. Horixe da nere ustez  lehenik eta behin ulertu beharko genukeena , ez dezagun barneratu egoera berri hau bide baten bukaera edo eraso definitibo bat bezala, hau hori baino gehiago da, hau aukera berri bat da, gure jaiek eta bide batez gure auzo maiteak testuinguru sozial eta ekonomiko gogor honi, argi pixkat erantsi ahal dion aukera . Aukera berri eta berritzaile bat une berean. Gure esku eta soilik gure esku dago hauxe horrela izatea, eta ez dago udal dekreturik hori erabakitzeko ahalmena duenik.

 

Oraingoz eurek hartutako erabaki zantarrak badu ondorio argi bat, lortu dute lehen efektua. Gu guztiok hemen biltzea aurrez-aurre eta gure auzoko jaiak  defendatu eta eraikitzeko indarrak biderkatzea. Orain artean kostata lortu dugun zerbait da, eta emaitza honetaz ez ziren jabetuko seguraski,GU JABETZEN AL GARA? Udalaren apustuak bere arriskuak ditu konturatu gabe bidegurutze baten erdi-erdian kokatu gaituzte , eta orain galdera da: jabetu al gara egoera berri honek  agian bide berri eta aberatsetan ibiltzen hasteko balio dezakeela.

 

Agian AUTOGESTIOAN eta PARTEHARTZEAN are gehiago sakontzeko unea izan daiteke. Orain arte egindako bidea eta esperientzia oso ontzat ematen dut noski, baina Egia da ere azken urteetan ez garela asmatzen ari, garai batean zeuden parte hartze mailak berreskuratzeko, lan itzela eta kementsua egin dute eta egiten dute batez ere jai eta txozna batzordeko kideek  hori esan egin behar da altu eta Garbi. Argi dago ere jaien azken urteetako eraldaketa gizartearen eraldaketarekin batera datorrela, bizimodu isolatzaile eta materialak sortu dituen baloreez busti gara urte hauetan,  ageriko ondorioak utziz

 

Baina begira patua zeinen ironikoa bilakatu den udaletxearekin, nere ustez Egia-ko, Euskal Herriko eta Mundu osoko jaiek, egun behar duten bidea ibiltzera behartu gaituztela beren inposaketarekin. JAI AUTOGESTIONATU BATZUK EGITERA "KONDENATU" GAITUZTE ETA HORI BENETAN POZTEKO ARRAZOI BAT DA. Beraiek izaki dependiente batzuk bilakatu nahi izan gaituzte, erosotasun batean loarazi euren diru-laguntza , oholtza eta baimenekin. Eta orain uste dute guzti hori gabe, eurak gabe, ez garela izango gai gure jai propioak aurrera ateratzeko!  Nahikoa da! Bada garaia establezitutako botereen aurrean errebelatzeko, ze uste dute tutelajeen beharra dugula gure bidea egiteko, antolatzeko, gozatzeko, komunikatzeko, KAKA ZARRA BERAIENTZAT!!! Protesta egin behar dugu! Umorea eta irudimena osagai nagusi bezala erabiliaz beraien erakunde autoritario, zurrun eta serioen aurrean.

 

Guzti hau esanda eta hausnarketa hau ematearen beharra azpimarratuz, Etorkizun hurbil batean saihestu ezinezko eztabaida bat da nire ustez. Orain kalera irteteko momentua da auzoko azken elkarte, plaza, ikastola, eliza, kirol talde, emakumeen bilgune, jubilatu, norbanako zein kolektiboen inplikazioaren garaia da, interlokuzio egin behar dugu " A PUNTA Y PALA" eta konpromisoak eskatu, musika eta artea erabili behar ditugu protestarako kolorea, mozorroak, mezu argiak baina ironia handikoak.. ERANTZUN BERRIEN GARAIA DA. Gure buruen jabe egin behar dugu eta lehengo pausua egoera injustu hau kaleratzea izan behar da eta horrekin batera jaiak aurrera atera!!!!

 

GORA PORRONTXO JAIAK ETA GORA EGIAKO PORRONTXOAK.


http://porrontxojaiak.org/wpmu/sarerroa/