2010/07/21

Sin Totxa Mugimendua

Kaixo peña,
Gogoratu bihar 18:00tan bizikleta martxa antolatu dugula Porrontxo jaien gure salaketa kanpainarekin jarraitzeko. Animatu eta ZABALDUUUUUUUUU!!!!

Sin Totxa Mugimendua




http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/07/21/vecinos/donostia/las-cuadrillas-de-porrontxos-anuncian-movilizaciones-para-que-les-autoricen-las-fiestas

2010/07/19

ZABALDU!!! Udalaren erantzuna (Lotsagarria)


Kaixo lagunak:

Berriz ere modu lotsagabean gutun estandar batez erantzun dute hainbat egiatarrek udal parte hartze programan idatzitakoaren aurrean. Idatzi diegunari gutun estandard baten bidez.  Eta egiazkoak ez diren ordutegi batzuk adieraziz. Porrontxotako batzordetik uste dugu pauso bat gehiago eman beharko genukela eta norbanakook prentsara iritzi artikulu sinpleak igortzen hasi.

Eta nola ez!!!, jarraitu bidaltzen zure kexak Alkateari, helbide honetara:

http://www.donostia.org/sugerencias.nsf/fwSugerencia?ReadForm&idioma=eus


Ala pues, txintxoak izan! eta badakizue…

JAR EZAZU SUDUR BAT ZURE BIZITZAN!!!

EGIATIK EZ DIRA PASAKO!!!


Deskargatu hemen:
UDALAK PORRONTXOAK DEBEKATU NAHI DITU!!!

Info gehiago: www.porrontxojaiak.org

2010/07/14

OSTIRALERO UdALetxEra!

Jantzi sudur bat zure bizitzan!

2010/07/07

Xinku informatzen

PORRONTXO JAIAK:

UDALAREKIN IZANDAKO ARAZOAK 2006TIK HONA

 

Agiri honen bitartez, Udalaren debeku, isun eta mugen erruz Porrontxo Jaiek bizi duten egoera larriaren berri eman nahi dugu. Jarraian azaltzen diren puntuetan, 2006an ika-mikak hasi zirenetik gertatutakoak ulertzeko gakoak zehaztu ditugu.


2006

  •   Ekainean, Porrontxotako Jai Batzordeak prentsaren bitartez jakin zuen Plaza Haundi (Luis Martin-Santos Plaza) berregituratzeko eta igogailua jartzeko lanak hastear zirela. Horrek festei eragingo ote zien kezkatuta, KTErekin harremanetan jarri ginen, eta haren bitartez lanen arduradunekin hitz egin genuen. Esan ziguten Porrontxo Jaiak zirela-eta jakinaren gainean zeudela, eta erakutsi zuten jarrera ikusita, bazirudien ez zela arazorik izango irailean plaza erabiltzeko.
  •      Maria Jesus Torresek bilerarako deia egin zigun abuztuaren 30erako (Porrontxo Jaiak irailaren 9an hasi ziren urte hartan). Bileran esan zigutenaren arabera:

o       Ziurrenik ezingo genuen Plaza Haundi erabili.

o       Tejerian, ezingo genituen ohiko tokietan (Correoseko bulegoaren eta Garraxi jatetxearen artean) txoznak eta oholtza jarri.

o       Egunero 01.00etarako kontzertuek bukatuta eta txoznek itxita egon behar zuten. 2003an Udalak Donostiako jai batzordeekin hitzartutakoaren kontra doa hori, bertan adostutakoaren arabera, txoznek eta ekintzek 03.30-04.00ak arte iraun baitezakete asteburuetan.

  • Kontraproposamena aurkeztu genuen:

o       Plaza Haundi banku eta palmondorik gabe zegoen une horretan, hustuta, baina lanak hasi gabe. Beraz, Porrontxoek iraun bitartean hesiak kentzea eskatu genuen, eta bertan lau txozna eta oholtza nagusia jartzea. Normalean Plaza Haundin hiru txozna jartzea eskatzen badugu ere, urte hartakoa salbuespen gisa hartu genuen, plaza hustuta toki gehiago zegoelako.

o       Beste hiru txoznak eta oholtza txikia Tejeria kalean jartzea, guk proposatu bezala, Correoseko bulegoaren eta Garraxi jatetxearen artean. Izan ere, gorago jarriz gero, kale horretako tailerrentzako eta Plaza Haundiko garajeen jabeentzako eragozpen handia litzateke, eta bi guneetako musika elkarrekiko gertuegi egongo litzateke.

o       Ostegunean, ohi bezala, Tejeriako txoznak 01.00etan ixtea, eta asteburuan 2003ko hitzarmenean adostutakoari eustea, musikaren bolumena kontrolatuta.

  •  Hori guztia gertatu bitartean, jaietarako baimenek Udalean geldituta jarraitzen zuten, eta jaien aurretik eman beharreko diru laguntzak (% 60a), izoztuta. Ez genuen inongo diru laguntzarik jaso jaien aurretik.
  • Hainbat tira-biraren ondoren, Plaza Haundiko hesiak kendu eta bertan lau txozna jartzeko baimena eman zitzaigun. Tejeriako hiru txoznei dagokienez, horiek Garraxi jatetxea eta Plaza Haundi bitarteko tartean pilatzera derrigortu gintuen Udaltzaingoak; Tejeria kalera bertara etorri ziren hori agintzera.

2007

  •  Aurreko urtean izandako azken orduko arazo horiek guztiak kontuan hartuta, Maria Jesus Torresekin hitzartuta genuen 2007ko Porrontxoei begira hitz egin beharra genuela, baina askoz ere denbora-tarte handiagoa hartuta.
  •  2007ko otsailean idatzi bat sartu genuen udal erregistroan, 2006aren aurreko kondizioetara itzultzea proposatuz.
  • Maria Jesus Torresek galdetu zigun ea kondizio horiei buruz hitz egiteko prest geunden, eta guk baietz erantzun genion.
  • Ez genuen erantzunik jaso. Hori horrela, gogorarazpen moduan, bigarren idatzi bat sartu genuen maiatzean.
  • Erantzunik gabe jarraitu genuen irailera arte. Jaiak hasi bezperan, Udalak horiek antolatzeko baimenak bidali zizkigun, baina haiek exijitutako kokapen eta kondizioekin (Tejerian dena egunero 01.00etarako bukatuta, Tejeriako txoznak Plaza Haunditik gertuen dagoen aldean pilatuta...).
  • Gure proposamena berretsi genuen: hiru txozna Plaza Haundin eta lau Tejerian, baina Correoseko bulegoaren eta Garraxi jatetxearen artean, bi lokal horietako arduradunekin berekin hala adostuta.

2008
  • Aurreko bi urteetako arazoen harira, bilera eskatu genuen Udalarekin 2007ko urriaren 25ean. Erantzunik jaso ez genuela eta, eskaera berretsi genuen abenduaren 12an.
  • Erantzunik jaso gabe jarraitzen genuenez, eskaera hirugarren aldiz berretsi genuen, 2008ko otsailaren 28an. Horretaz gain, azken bi urteetan izandako oztopoengatik kexa aurkeztu genuen, eta 2006ra arte inongo arazorik gabe izan genituen kondizio eta kokapenei eustea proposatu genuen. Hau da, hiru txozna eta oholtza handia Plaza Haundin eta Tejeriari zegokionez, txoznak Garraxi jatetxearen eta Correoseko bulegoaren artean jartzea, eta oholtza txikia San Cristobal kalearen parean.
  • Donostia Kulturak, bere kabuz, bilera antolatu zuen 2008ko apirilaren 4an, Porrontxo Jaiei buruz hitz egiteko. Festen batzordeko, Udaltzaingoko eta Udaleko Ingurumen, Mugikortasun, Ondare eta Osasun Sailetako ordezkariak elkartu ziren bertan. Bilera hartan haiek erabakitakoaren berri eman zitzaigun:

o       Plaza Haundin oholtza handia eta bost txozna (8x4ko hiru eta 8x6 eta 6x4ko bana) jartzeko baimena ematea.

o       Tejerian, 8x4ko bi txozna besterik ez jartzeko baimena ematea, betiere goialdean, Garraxi jatetxea eta Plaza Haundi artean jarriz gero. Oholtza txikia, berriz, Plaza Haundiko garajeetako sarbidearen parean jartzea, paraleloki, eta bertan dagoen zebrabidearen ondo-ondoan.

  • Ekainaren 5ean erantzuna sartu genuen Udalean:

o       Jai Batzordearen eta Udalaren artean bilerak egiteko beharra azpimarratu genuen, erabaki horiek beren kabuz hartzea ez zitzaigulako zuzena iruditzen.

o       Berretsi genuen Plaza Haundin ezin direla hiru txozna baino gehiago jarri, Porrontxotako ekitaldi nagusiak bertan egiten direlako eta horietarako tokia behar delako.

o       Desadostasuna agertu genuen Tejeriako oholtza txikiaren kokapenarekin: hala jarrita, Plaza Haundi eta Tejeriako musikak elkarrekiko gertuegi egongo lirateke, tailerretako langileek eta garajeen jabeek eragozpen handiak izango zituzten eta egun horietan kiroldegiko segurtasun arauak ez lirateke beteko. Izan ere, ez litzateke tokirik egongo, suteren bat izanez gero, suhiltzaileen kamioia Tejeriatik kiroldegira doan aldapan gora igo ahal izateko.

2009

  • Ohi bezala, festetarako baimenak eskatu genituen urte hasieran. Era berean, martxoan, Egiako Kultur Etxeko zuzendariak jakinarazi zigun hiru ekintza kultural kudeatuko zituela Porrontxo Jaietan.
  • Abuztuaren 28an, posta elektronikoz jakinarazi zitzaigun hiru ekintza horiek bertan behera geratu zirela. Arrazoiak, honakoak:

o      Lorategien Sailaren txostenaren arabera, ezin genuen Kristina Enea Parkea erabili. Gerora, irailaren 5ean, sail horrek Jai Batzordeari bidalitako txostenean jakinarazi zionez, puzgarriek toki gehiegi hartzen zutelako hartu zuten erabaki hori. Nahiz eta puzgarrien kontratazioaz ez den Jai Batzordea arduratzen, baizik eta Egiako Kultur Etxea bera.

o      Donostia Kulturaren aurrekontu murrizketak.o      2008ko Porrontxoen harira txostena zabaldu zigun Udaltzaingoak, Udalak ezarritako ordutegiak ez betetzeagatik (asteburutan Tejeriako txoznak 01.00etarako ixtea, alegia, 2003an Donostiako jai batzordeekin adostutako hitzarmena baztertuz). Hain zuzen ere, beste alde batetik, irailaren 3an jakinarazi zitzaigun txosten hori zela eta, 2008ko jaiei zegokien diru laguntza itzuli behar genuela.

  • Irailaren 1ean bilera eskatu genuen Denis Itxasorekin. Hilaren 10erako eman ziguten hitzordua.
  • Irailaren 9an jakinarazi zitzaigun hurrengo egunerako hitzartuta genuen bilera bertan behera geratu zela, Denis Itxasoren agenda arazoak zirela medio. Beste hitzordu bat eman ziguten irailaren 14rako, nahiz eta ordurako festak hasita egongo ziren.
  • Irailaren 9an bertan, Udaleko Gazteria Sailaren aginduz, Egiako Haur Txokoari eta Gaztelekuari jakinarazi zitzaien haiek Porrontxotarako antolatzekoak ziren ekintzak bertan behera geratu zirela.
  • Jaiak igarota, 2010ean, jakinarazi zaigu 2009ko Porrontxoengatik zegokigun diru laguntzaren heren bat kendu digutela berriz ere, Udalak ezarritako ordutegiak ez errespetatzeagatik.

2010

  •  Aurten Udala inoiz baino gogorrago ari da Porrontxoen kontra. Duela hilabete, guk hala eskatuta, bilera izan genuen Denis Itxasorekin. Horren harira agiria jaso genuen jarraian, honako debekuekin, besteak beste:

o      Aurtengo festetan ez zaigu baimenik emango 23.00etatik aurrera inongo ekitaldirik egiteko.

o      Ez dizkigute festetarako ezinbestekoak diren azpiegiturak emango. Azpiegitura horiek guk gure kabuz lortuta ere, ez digute horiek muntatzeko baimenik emango.

o      Horri gehitu behar zaio agiriak hitzez hitz dioen honakoa: ez dira gutaz fidatzen. Onartezina iruditzen zaigu halako adierazpen erabat subjektiboa argudio gisa erabiltzea jaietan halako debekuak ezartzeko.

  • Gainera, kontuan hartu behar da, oro har, Donostiako auzoetako jaietarako aurrekontuak % 25 murriztu dituztela, krisiaren aitzakiapean.
  • Udalaren azken agiriaren aurrean, kontraproposamena aurkeztu dugu. Erantzunaren zain gaude orain.

A-TOTXAKO MANIFESTUA

GORA PORRONTXO JAIAK

 

Guk, Porrontxokumeok ez dugu  BARNE PRODUKTU GORDINA gure bizimoduaren maila neurtzeko formula: EGIA IS DIFERENT , " EGIA EL BARRIO DONDE REINA LA ALEGRIA Y EL BUEN HUMOR" izan da beti. Horrexegatik, BARNE ZORIONTASUN GORDINA zenbatzen dugu guk, produktuaren kuantifikazioa  triste bizi nahi dutenentzako utziaz. Geure formula berritzailea da, I+D+I deitutakoa: IRUDIMENA, DOTOREZIA, IRONIA. Eta gainera badu kalitate zigilu oso berezia eta fidagarria: K-ALAMIDADEAREN "K" zigilua.

 

Jai espontaneo, autogestionatu eta autonomo batzuetan sinesten dugu itsu-itsuan, auzokideek eraikiak, eta horregatik bizilagunekin hartu emanak garatzeko beraiei Eskatzen diegu, eurak Eskaintzen dute eta azkenik Eskertza dator. Eta alderantziz.

 

Alkate jaunari zera diogu , leku txarrean sartu duela muturra, eta orain iratxoak beharrean sudurrak aterako zaizkiola leku denetan. Prestatu daitezela bera eta bere morroiak SUDURREN GARAIA IRITSI  DA-ETA!!! IKUSI, DASTATU, IKUTU, BAINA BATEZ ERE, USAINDU ARO BERRI HONEN ETORRERA.

 

Gaur eta hemen, ATOTXAko dorre mitiko honen azpian SUDURGABEEN MUGIMENDUA iritsi dela iragarri nahi dizuegu. Ekinbide berri honek ez du atsedenik hartuko eskubidez gureak diren jaiak antolatzeko hiriko gerifalteek kontrakoa badiote ere!!

 

Hauexek dira eskakizunak:

 

  • Odon Elorzak, Denis Itxasok eta Enrique Ramosek

Totxo, Totxa eta Panotxa pailazoz jantzi eta egiatar guztiontzat saio mundiala egin dezatela eskatzen diegu.

 

  • 2016an Donostia "Capital de la Sudurra" izendatzea.

 

·        Eta hirugarrenik, eta azkenik, udal korporazioak Beyonce abeslariaren bideoklip ospetsuaren parodia egin dezan eskatzen dugu. Hori bai, sudur handi bat besterik ez dutela jantzita.

 

Soilik hiru eskakizun hauek betetzean, sudurren uholdea desaktibatzeko moduan izango gara. Bitartean presta zaitezte, eta PORRONTXOENGATIK lasai egon, berdin-berdin egingo ditugu-eta gauez zein egunez haur, gazte eta zahar ZIRT ETA ZART!!!

 

A! Eta ahaztu gabe, Udalari jakin arazi nahi diogu, aurten ere, Porrontxoak izango direla, 30 urteurrena dela aurtengoa eta mundialak izango direla!

 

GORA EGIA! GORA SUDURRAK!GORA PORRONTXO JAIAK!!

 

No te joden el alkalden ilarilarie,               

tampoko denis itxasen ilarilarie,                

aunke manden la munipen ilarilarie,

les daremos kon la totxen ilarilarie,

ilarilarilari-ilarilarie-ilarilarilari-ilarilarie,

ilarilarilari-ilarilarie-ilarilarilari-ilarilarie.

2010/07/02

EgIAn Ere LoRTukO dUgU!!!

Apa Zarautz!!!
http://www.youtube.com/watch?v=XmRULggM_SM
Egian zergatik ez?!!
Xinkutarrak JAI HERRIKOIEN ALDE!!!