2009/09/09

udalak bilera bertan behera utzi du!!!

Aupa, Porrontxo Jaietatik idazten dizuegu, gure aurkako eraso eta gertakari berriak eman beharrean gaude eta.

Alde batetik bihar osteguna, bilkura izan behar genuen Udalarekin baina duela gutxi jakin dugunez, Udalak BERTAN BEHERA utzi du zita agenda arazoak argudiatuz, baina beste hitzordurik planteatu gabe.

Bestalde, Porrontxo Jaietako egitarauan finkatuta zeuden Egiako Gazte Lokaleko ekintzak ere ez egiteko agindu die Gazte Lokaleko arduradunei. Gazte Lokalak kulturetxean du txokoa, eta jaietako jarduerak egiteko ateak itxi eta Plaza Haundira jeistekoak ziren bertako lagunak. Udaleko dei batek ordea Kulturetxean duten Lokalean gera daitezela agindu die jaietako ekintzak bertan behera utziz.

Bi gertakari hauek Porrontxoen aurkako debeku eta mehatxu ekaitza loditzen dute, eta argi uzten du Udalak darabilen azpijokoa, erabaki eta debekuak tantaka eta modu desegokian notifikatuz. Gurekin hitzegiteko zuen hitzordu bakarrari muzin eginez, Denis Itxasok egiatarroi hitzerdirik eskeintzeko prest egon ez dagoela erakutsi du, baina ez du arazorik hedabideekin hitzegiteko, eta guri aipatu gabeko arrazoi politikoak mahai gainean jartzeko.

Gaur asteazkena Koadrilen Batzarra izango dugu, aurreko astetik deituta genuen bezala. Bertan azken erabaki hauen aurrean hartuko dugun jarrera aztertuko dugu eta ahal bezain laister jakinaraziko dizuegu.

Azkenik, larunbateko kalejira eta agerraldia mantendu egiten dira, Jaiak aurrera ateratzeko gure asmo irmoa bezalaxe.

KALEJIRA egiatik udaletxera
Larunbata 12 - 11tan P. Haundin

AURRERA PORRONTXOAK!
ERAKUTSI DIEZAIOGUN UDALARI JAI HERRIKOIAK NOLA DEFENDATZEN DIREN!

2009/09/07

IRAILAREN 12an, 11:00tan Plaza Haunditik hasita Udaletxeraino kalejira!!!

Kaixo lagunak!

Dagoeneko gehiengoek jakingo duzuen moduan, UDALA Porrontxoen aurkako erasoetan ari da.

Gladis erabiltzeo debekua.

Kultur etxeak ordaintzen dituen egitarauko 3 saio bertan era utzi ditu.

Aurreko urteko diulaguntza itzultzeko agindua eman digu, espediente baten bidez. 12500 euro. Ordutegiak ez genituela errespetatu esanaz.

Ostegunean, batzarra egin zen honi aurre nola egin adosteko. Asistentzia nahiko majoa izan zen, baina gehiago bildu eta inplikatzea behar da.

Datorren ostegunean beste batzar berezi bat egingo da. Guraso, irakasle, begiale, kuadrilako kide, egiatar.....ANIMATU eta PARTE HARTU!

IRAILAREN 12an, 11:00tan Plaza Haunditik hasita Udaletxeraino manifa herrikoia!!!

porrontxotako programa.

hemen porrontxotako programa, gozatu, disfrutatu eta parte hartu!!!
udaletxeari kaña!!!

Egitaraua 2009:

IRAILAK 12 LARUNBATA AURREPORRONTXOAK
11:00 Kalejira Egiako kaleetan, Porrontxo eta Porrontxarekin, buruhandi, hankapalo, malabarista eta trikitilariekin.
12:00 Sagardo dastatzea eta auzoko tabernen arteko pintxo txapelketa. Epaimahaian, sukaldari ezagunak Plaza Handin
14:00 Bazkari herrikoia, Plaza Handin.
17:00 Haurrentzako jokoak: zapiaren jolasa, aulkien jolasa, sagar jate jolasa, brilea… Plaza Handin

IRAILAK 13 IGANDEA

10:30 Porrontxo jaietako XII. Herri Krosa. Sari bereziak partehartzaileentzat.

IRAILAK 14 ASTELEHENA
17:00 Haurrentzako margo tailerra eta erakusketa. Txokolate jatea eta trikitilariak Plaza Handin

IRAILAK 15 ASTEARTEA
18:00 Gladysen omenezko erakusketa, talo tailerra eta trikitilariak Plaza Handin

IRAILAK 16 ASTEAZKENA
18:00 Festa brasildarra eta capoeira emanaldia Plaza Handin

IRAILAK 17 OSTEGUNA JAI HASIERA
16:50 Aurpegi margotzea, Plaza Gorrin.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAGUNAK txarangarekin.
17:30 Haur jetsiera Porrontxo eta Porrontxarekin
18:30 PIRRITX, PORROTX eta MARI MOTOTX, Plaza Handin.
20:00 Txupinazoa.
20:01 Koadrilen igoera Porrontxo eta Porrontxa, LAGUNAK txaranga eta TAUPADA batukadarekin.
22:00 Karaokea koadrilentzat, Tejeriako txosna gunean.
22:30 Dantzaldia, LAIOTZ taldearekin Plaza Handin
00:00 INCANSABLES txaranga.
01:00 Jokoak, Plaza Haundin: Banana dantza eta Twister erraldoia

IRAILAK 18 OSTIRALA HAUR ETA GAZTE EGUNA
12:00 ZIRKO ESKOLA haurrentzat, Plaza Handin. Antolatzailea: Donostia Kultura.
12:00 Hamabitakoa trikitilariekin, Plaza Gorrin.
14:00 Haur bazkaria, Gladys Enea parkean.
14:30 Bazkaria, Plaza Handin.
15:30 Haurrentzako pista jolasa, Gladys Enea parkean.
17:00 Aldakonea zaharren egoitzan, trikitilariak.
17:00 Sagardo dastatzea eta gazte olinpiadak, trikitilariekin Plaza Berrin
17:00 Buruhandi eta erraldoiak, Porrontxo eta Porrontxa, eta Bolinga Sound System.
18:00 Disko festa, Antxetarekin, Plaza Handin
18:00 Gazteentzat ekintza sorpresa. Antolatzailea: Donostia Kultura
19:30 Trikipoteoa, Egiako tabernetan eta txosna gunean.
20:00 INCANSABLES txaranga.
21:00 Gazte afari herrikoia Plaza Berrin
21:00 Kontzertua, Tejerian: THE HOSTILE, ORREAGA 778, NPJ eta DESOREKA taldeak.
21:30 Zezen suzkoa.
22:30 Dantzaldia HAITZAMA taldearekin, Plaza Handin.
23:00 AKELARREA, Hernaniko Gazte Asanbladarekin, Tejerian.
23:30 OSO BOLINGA SOUND SYSTEM.
01:00 Jokoak, Plaza Handin: Merenge jatea eta Globoen jokua.

IRAILAK 19 LARUNBATA
08:00 LAGUNAK txaranga.
10:00 AMALURrekin, haur jolasak, Gladys Enea parkean. Antolatzailea: Donostia Kultura.
12:00 ZAZPIRETAN LEHENAK joteroak Plaza Handin
12:30 Marmitako prestaketa eta lehiaketa Plaza handin
14:30 Marmitako bazkaria, Plaza Haundin.
16:00 Porrontxoetako eskubaloi txapelketa kiroldegian, EGIA ESKUBALOIAk antolatuta.
16:30 Helduen pala finalak, trikitilariek alaituta.
16:30 IKUSKA txaranga.
17:00 HIP HOP tailerra gazteentzat Plaza Berrin, GRAFITIAK URBAN 13rekin.
17:30 Buruhandi eta erraldoiak.
17:30 Jokoak, Tejeria kalean: sagardo eta fino botatze txapelketa eta haur “karrito” lasterketa auzoko abeslari eta trikitilariek girotua.
18:30 Haurren pilota finalak frontoian
18:30 Haurrentzako tailerrak, kiroldegiko plazan.
19:00 TRAPU ZARRAK taldearen VAYA GANGA antzerkia, Plaza Handin.
20:00 TREBESKA taldearen dantza ekitaldia, Irutxulo plazan.
20:30 Zezen suzkoa.
21:00 BIDE BATEZ taldearen dantzaldia, Plaza Handin.
21:00 Koadrilen afaria, kafe eta koparekin, Tejerian. Koadrilen modelo desfilea
22:30 IKUSKA txaranga.
00:00 BALDARRAK txaranga
00:30 Kalejira, Porrontxo, Porrontxa eta zanpanzaharrekin. Ostean Aurresku herrikoia Plaza Handin
01:00 Dantzaldia, TRAKETSekin, Plaza Handin.
01:01 Txaranga elektrikoa.
01:30 Tejeriako txosna gunean, DJ SAIOA: BLACK THINGS KOLEKTIBOA 09: Pata, Syr, Navascues, Putxero eta Jaula DJak
02:00 LAGUNAK txaranga

IRAILAK 20 IGANDEA EUSKAL JAIA
07:00 Gosaria: oilaskoak, Plaza Handin.
08:30 JATORRENAK txaranga.
11:00 Helduen pilota finalak eta barrene herrikoia frontoian, trikitilariek girotuta.
12:00 Bertso saioa: Jon Maia, Amaia Agirre eta Jokin Uranga bertsolariak. Gai jartzailea: Egoitz Aizpurua. Plaza Handin
12:00 Sagardo dastatzea Plaza Handin.
14:30 Bazkari herrikoia, Plaza Gorrin, Donosti-gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteen laguntzarekin.
17:00 Herri kirolak, trikitilariek girotuta Plaza Handin
19:00 Sardina jatea, Plaza Handin.
19:00 Erromeria, LAKET taldearekin Plaza Handin
20:00 INCANSABLES txaranga.
21:00 Koadrilen kalejira auzoan, Porrontxo eta Porrontxarekin.
22:00 Azken traka.
00:00 Gui ar de guorld.

Porrontxo jaiak EGOERA LARRIAN!!!

Bizilagun batzuen kexak jaso dituztela argudiatuz, iazko dirulaguntza osoa itzultzera behartzen gaituzte. Beraz, jakinarazi iezaiezu Porrontxoek kexez gain goraipamenak ere badituztela.

Beraz, nahiz eta egiatarra ez izan, bidali iezaizkiozu alkateari zure Porrontxo jaiekiko elkartasun mezuak helbide honetara:

http://www.donostia.org/sugerencias.nsf/fwSugerencia?ReadForm&idioma=eus

Edo telefono zenbaki hauetara deitzen:

Herritaren arreta zerbitzua: 010
Alkatetza: 943 48 10 05
Udala: 943 48 10 00

Argumentando que han recibido quejas de algunos vecinos del barrio, el ayuntamiento nos obliga a devolver la subvención del año pasado. Así que hazles saber que aparte de las quejas, Porrontxos también tiene apoyos.
Así que aunque no seas egiatarra, enviale al alcalde tu mensaje de apoyo a Porrontxos a la siguiente dirección.

http://www.donostia.org/sugerencias.nsf/fwSugerencia?ReadForm&idioma=cas

O llamando a estos números de teléfono:

Atención al ciudadano: 010
Alcaldía: 943 48 10 05
Ayuntamiento: 943 48 10 00

Porrontxo jaiak egoera larrian!

Erasoei aurre egin!

http://www.porrontxojaiak.org/