2010/05/21

Porrontxoak kinka larrian!


Azpiegiturak eta gaueko egitaraua burutzeko baimena ukatu nahi digu Udalak. Egunez antolatutako ekintzak bakarrik baimenduko omen dituzte beti ere azpiegiturarik gabe, honek dakarrenarekin.

 

Eragozpenak gutxitu eta elkarbizitza hobetzeko plan bat osatu dugu zarata, ordutegi eta espazio kontuetan sortutako arazoak gainditzeko, baina erantzuna ezezko borobila izan da, Udalak berak sinatutako hitzarmenak babesten bagaitu ere.

 

Badakigu Udala geure argudioak gezurtatzen saiatuko dela, baina zuzen ari garelakoan gaude, urte osoan hiru egunez bakarrik ospatzen ditugun festak direlako hauek.

Egiako haur, gazte eta helduen festak jokoan daude. Zatoz maiatzaren 26an 19:30etan Kultur Etxean egingo dugun batzarrera. Denon artean erabakiko dugu zer egin.

 


 

 

2010/05/12

Izan pirata!

Aupa pirata!

    Begi bistan dugu dagoeneko uda eta iritsi da martxan jartzeko unea! Aurtengo piraton aste nagusia proposamen berriz betea datorkigu, besteak beste 7 egunez trinitate plaza pirata guztiok erabiltzeko aukera izango baitugu! Bestalde, koadrilen egunean eta baita jokoen egunean ere aldaketa batzuk prestatzeko aukera ikusten dugu. Ideia hauek zabalago azaltzeko, iritziak trukatzeko, iradokizunak jasotzeko eta beste hainbat gauzetarako koadrilen bilera bat burutuko dugu Ostirala, maiatzak 21 ean arratsaldeko 7:00 etan trinitate plazan.

    Pirata guztiok izango gara ongi etorriak eta ahalik eta koadrila gehienen parte-hartzea bilatu nahiko genuke, guztion parte-hartzearekin eraikitzen baitira geurea bezalako jai herrikoiak. Beraz, animatu, lanerako gogoak ekarri eta izan pirata!

    ZABALDU MEZUA!!!



2010/05/06

Jai Herrikoiak BULTZATUZ! | irakurri eta sinatu manifestua!!!



JAI HERRIKOIAK BULTZATUZ
manifestua


Jai herrikoien inguruan gogoeta egiteko, gogoetari hastapena emateko tresna izatea espero dugun dokumentua da JAI HERRIKOIAK BULTZATUZ manifestua.

Bultzatuz, deitu dugu, ideia hori transmititu nahi dugulako, bultzatuz, aupatuz, lan eginez eta ondo pasaz, aurrera ateratzen baitirelako jaiak.

Gogoeta honen sustatzaileak Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Iruñeko Gora Iruñea elkarteak izan dira. Baita zenbait eragilek ere, tartean Donostiako Piratak.


IRAKURRI MANIFESTUA:
http://www.bilbokokonpartsak.com/web/index.php?option=com_content&view=article&id=446&Itemid=50&lang=eu

EMAN ZURE ATXIKIMENDUA:
bulegoa@bilbokokonpartsak.com


Donostiako Piratak
www.izanpirata.info