2008/09/11

Soto del Realetik Xinkutarrei

Aupa Xinkutarrak!
Jaiak aurrera ta zer moduz indarrak?... Esaten zuen gure auzokideak "Euskal Herrian indarrak soberan!" Ta zelako arrazoia. Jaiak bai, borroka ere bai. Xinkutarroi ez zaigu grina falta... ta badira urteak Porrontxoetan gure ekarpentxoa egiten ari garela, auzoko kaleei berde ikutua emanez, jaietan gozatuz eta gogoz eta umorez edozein oztopo gaindituz ere...
  • Nahiz eta txaranga gutaz ihes, guk badugu musika.
  • Nahiz eta torreak erori, guk kantatuko dugu (ke se kema?).
  • Nahiz eta asteazkena galdu, berreskuratuko dugu!
  • Nahiz eta bananak ahaztu, pundamentua beti.
  • Nahiz eta magoa txarra izan, magia ez da galtzen.
  • Nahiz eta Joxepo giltza izan, gure karroa almazenean.
  • Nahiz eta adinean aurrera, gazte bazkarian txapeldun.
  • Nahiz eta munipak, zipaioak..., kalea gurea da!
  • Nahiz eta Iparraldeko dantzaririk ez, guk dantzatuko.
  • Nahiz eta haurren egitarauan ez, gora Pirritx eta Porrotx!
  • Nahiz eta "gazteak", guk dugu bandera.
  • Nahiz eta euria, gora Egia!
  • Nahiz eta pelukak galdu, burua inoiz ez.
  • Nahiz eta butanoa ahaztu, afari goxua.
  • Nahiz eta bajaren bat, berriak sortu.
  • Nahiz eta Odon y compañia, atorrantiak!
  • Nahiz eta oilaskorik ez, salda Katan.
  • Nahiz eta gu finalean ez, Arnar "botellero" for ever.
  • Nahiz eta klaboa, herri kiroletan.
  • Nahiz eta arrastaka, we are the word!
  • ...
Nahiz eta Xinkutar batzuk urrun, bihotzean gertu.
Beno kuadrila, ondo ondo pasau jaietan... eta topa!
Gora Xinkutarrak!
Gora Egia!
Gora Euskal Herria askatuta!
Muxu ta besarkada goxoenak.

Nuria Soto del Realetik 2008ko irailean

No hay comentarios: